XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pelikula onen oiñarria len aitatu dogun Aveyron'go Biktor dogu.

Telebistan be izan dogu pelikula onen agerpena.

1800n. urtean Frantzia'ko Aveyron'en 11 urteko ume basatia arrapatu eben.

Lau oinka naiz bika ibilten zan eta bere jokabideak ume gor-mutuen antzekoak ziran.

Itard osagilleak artu eban bere kontura, eziketa-lana egiteko.

Osagilleak alegin aundiak egin ebazan ume basati au gizarteratzeko, bere kirioak bizkortzen, beregan bear-izan barriak sortzeko, berba eragiteko eta burua argitzeko.

Asieran aurrerapen naikoa aundiak lortu ebazan: Zutunik ibilli, berba batzuk eragin, idazten ikasi be bai, baiña seksu-jokabideetan ez eban aurrerapen aundirik lortu, emakumeen aurrean beti artega aurkitzen zan.

Bein baten Madame Stael'en etxera eroan eban gizartegiroko jai batera, baiña ez eban besterik egin zugatz baten gaiñetik jaia ikusi baiño.

40 urtekoa zala il zan.

Herzog zine-egille alemanak Gaspar Hauser'en bizitzea sartu eban zinera.

Ume basati au Nurenberg'eko kaleetan aurkitu eben 1828'ko orrillaren 26'an.

Irakurten eta idazten irakatsi eutsoen eta gero gudaritzara bialdu.

Gudaritzan Daumer izan eban irakasle, baiña ez eban asko aurreratu, naizta aldean eroian idazki batek iñoanez, bere aitaren antzeko gudaria izatea nai ebala agertu.

Ez eban zuzen ibiltea lortu, ogia ta ura baiño beste janaririk ez eban artzen, eguzkiaren argia ezin eban jazan eta usaiñak be kaltegarri jakozan.

5 urte egin ebazan irakasle onegaz eta azkenean parkean il egin eben, antza dagoanez bere senitartekoren batzuk.

Bere illobian berba oneik idatzi ebezan: EMEN IL EBEN, IÑORK EZ DAKI NORK ETA NOR.